BISITAK

2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

ZUZTARRETATIK AHORA

ZUZTARRETATIK AHORA
Aitite nongoa da zure euskara?
Oso berezia ta polita da!
Etxean ikasi nebana umetan
ipuinak entzun ta olgetan.
Zelangoak ziren orduko ipuinak
Egoazan jentilak eta laminak.
Kontatuizkidazu bihar etzi baten
nire haurrek entzun ditzaten.
Eskolan, parkean, aisialdi taldean,
euskara dabil gure artean,
Atzotik gaurkora, gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora.
Etxean, kalean, euskaltegiko atean,
euskara dabil gure artean,
Atzotik gaurkora, gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora.
Tabernan, lanean, mendira joatean,
euskara dabil gure artean
Atzotik gaurkora, gaurkotik gerora,
Zuztarretatik ahora
Zuztarretatik ahora.

Atzotik gaurkora eta gaurkotik gerora
ekarri daigun zuztarretatik ahora.
Euskarak euskaldun egiten bagaitu gu
Euskaraz bizi, bizi nahi, bizi nahi dugu!
Euskaraz bizi, bizi nahi, bizi nahi dugu!
ZUZTARRETATIK AHORA.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!


iruzkinik ez: